Uztartuz webgunearen helburua euskal kulturaren inguruko OAI gordailuetan bilaketa erraztea da. Horretarako webguneak aukeratu, indexatu eta bilaketa sistema errez bat erabiltzaile guztion esku jartzen du.
OAI-PMH metadatuak elkartrukatzeko protokolo bat da. Bi motatako zerbitzariak ezagutzen ditu: provider (metadatuak eta, kasu askotan, dokumentuak jasotzen dituztenak) eta harvester (hainbat provider-etako metadatuak jasotzen dituena). Uztartuz bigarren motakoa, indexatzen dituen gordailuak provider-ak direlarik.
Uztartuzek indexatzen dituen gordailuen deskribapena orrialde honetan topatuko duzu.
Bai, noski. Gure inguruko beste gordailurik ezagutzen baduzu edo bertako arduraduna bazara, indexazioa eskatzeko gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizuke. Horretarako eprints@euskomedia.org helbidea erabil dezakezu.
Uztartuz Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioak garatu du. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eduki du, Gipuzkoa 2.0 laguntzen bitartez.