gordailuak

Euskal Memoria Digitala - Sancho el Sabio Fundazioa

Sancho el Sabio Fundazioak produzitzen, eskuratzen eta Gasteizen duen egoitzan gordetzen dituen euskal kulturari buruzko fondo digitalen gordetegia da EMDa; sarbide irekia du. Fundazioaren euskal ondare bibliografikoa zabaltzea du helburu. Kronologikoki, XVI. mendetik 1939. urtera bitarteko dokumentuak biltzen ditu. Geroago, fondo gehiago sartuko dira (mapak, argitalpen seriatuak eta abar), ikertzaileek kontsulta egin ahal izan dezaten. Gaur egun ezkuizkirbuak, monografiak, aldizkariak, mapak eta artxibo pribatuak daude eskuragarri.

Depósito Académico Digital de la Universidad de Navarra - Universidad de Navarra

Universidad de Navarraren gordailu instituzionala da Dadun. Bere helburua da erakundearen ikerketaren eta ekintza akademikoen fruitu diren dokumentuak jaso, gorde eta hedatzea da. Dadun hiru arlo nagusitan antolatuta dago:

  • Akademikoa: unibertsitateko kideek euren ikerketa eta ekintza akademikoan sortutako dokumentuak jasotzen ditu (tesiak, preprint eta postprint direlakoak, komunikazioak, aurkezpenak, eta abar)
  • UN aldizkariak: unibertsitateak argitaratutako aldizkarietako artikuluak jasotzen ditu.
  • Artxiboa: jatorrizko iturrietan oinarritutako ikerketa bultzateko unibertsitateak jasotako pertsona- eta famili-artxiboen katalogoak jasotzen ditu.

Euskarari eta tipologikoki honi hurbil diren Hizkuntzei buruzko Ikerketen Artxiboa - IKER / CNRS

Artxiker artxiboa nazioarteko liburutegi elektroniko bat da, euskarari eta tipologikoki horri hurbil diren hizkuntzei buruzko ikerlanak biltzen eta zabaltzen dituena. CNRSko IKER - UMR 5478 zentruaren eta CCSD (Centre pour la Communication scientifique directe) delakoaren arteko lankidetzaren fruitua da artxibo hau. Euskarari buruzko ikerketa egiten duten gune unibertsitarioetarik nagusien babesa badu, erran nahi baitu ondoko unibertsitateetakoena: Michel de Montaigne Unibertsitatea à Bordeaux 3, Paue eta Aturriko herrialdetako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Deustuko Unibertsitatea.

Euskal zientzia eta kulturaren liburutegi digitala - Euskomedia

Euskomedia Fundazioak Hedatuz gordailuaren bitartez Eusko Ikaskuntzak 1918tik argitaratutako artikulu eta monografiak, eta 1907tik RIEV aldizkariak argitaratutako zenbaki guztiak, euskal gizartearen esku jartzen ditu. Hainbat gai jorratzen dituzten 5.000 artikulu baino gehiago dira, guztiak ere bere osotasunean irakur daitezkenak. Gairik jorratuenak Historia, Antropologia eta artea dira, bai eta politika zientziak, soziologia eta hizkuntzalaritza ere. Euskomedia Fundazioa Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 2002ko otsailaren 18an. Bere helburua da sare telematikoen bidez euskal gizartearen garapenean lagungarri izan daitezkeen Eusko Ikaskuntzak edo beste erakundeek sortutako eduki kultural eta zientifikoak hedatzeko ekintzak sustatzea. Hedatuzek hasiera batean Eusko Ikaskuntzak argitaratutako edukiak baino ez zituen biltzen, baina erakundeen arteko elkarlanari esker, gaur egun Barandiaran Fundazioa eta Armeria Eskola bezelako erakundeen edukia ere jasotzen ditu. Gordailua beste eragile kulturalei ere irekia dago, beti ere erakunde horiek Euskomediaren misioarekin, hau da "euskal kultura eta zientziarekin zerikusia duten baliabide digitalak eta, orokorrean, baliabide bibliografikoak kontsultatzeko erraztasunak ematea", bat egiten duten einean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailu Digitala - Gipuzkoako Foru Aldundia

Meta gordailuak Gipuzkoako Foru Aldundiko bildumen metadatuak agente kulturalen eskura jartzen ditu. Zerbitzari hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen dituen funtsa digitalen sarrera irekiko gordailua da. Hemen, etengabe hazten dijoazten funtsak aurkituko dituzu: Koldo Mitxelena liburutegiak digitalizatutako liburuak, aldizkariak, argazkiak... Bertako eduki gehienak digitalki atzigarriak dira eta Aldundiak sorturiko, edo eskubideak kudeatzen dituen edukien kasuan, sarrera irekia zein berrerabilpen kreatiboa bermatzen duten lizentziekin (Creative Commons) eskuratu daitezke.

Auñamendi Entziklopedia - Euskomedia, Eusko Ikaskuntza

Auñamendi Entziklopediak Euskal Herriko tradizio, gaurkotasun eta geroaren gaineko 150.000 artikulu eskeintzen ditu. Jakintza-eduki horien artean, iraganeko hainbat erreferente zein gaurko gizartearen premiak asetzea bilatzen duten eduki berriak aurki daitezke, horiek guztiak kalitate, berrikuntza, pluraltasun, irekitasun eta eleaniztasunaren irizpideek markatzen duten iparrerantz abiatuta.

eDTB - Euskal doktorego tesien bilduma - Euskomedia

Euskal Herrian ekoizten diren edo euskal kulturaren inguruko tesien katalogazioa OAI-PMH bitaztez eskuragarri izatea du helburu eDTBk.

Liburuklik Euskal liburutegi digitala - Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Liburuklik liburutegi digitalak Eusko Legebiltzarraren eta Loiolako santutegiaren bildumak jasotzen ditu gaur egun, Liburutegi Zerbitzua etorkizunean beste kultur-erakunde batzuenak ere biltzeko lanean ari delarik.

Euskonews - Euskomedia, Eusko Ikaskuntza

Euskonews 1998az geroztik argitaratzen den euskal kultura eta zientziaren gaineko astekari elektronikoa da. Gaur egun, 12.000 artikulu inguruk osatzen dute.

laguntzailea

garatzailea

nor garen eprints@euskomedia.org - Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioa